martes, 16 de octubre de 2012

Mendi eski taldearekin STAGEA-JACA

Urriaren 12ko jai eguna aprobetxatuz Euskal Herriko (Nafarrak ere bai) mendi eskiko taldeak entrenamendu Stagea egin degu Jaca oinarrizko kanpaleku hartuta. Bertan gazte eta ez horren gazteak elkartu gara baina primeran pasatu degu.

Ostiral goizean atera ginen Huesca alderantz. Eguraldi iragarpena ez zen oso ona eta plana, Jacara iristean erabakia hartzea zen. Iparretik zetozen lainoetaz babeste aldera bi aukera genituen. Oroel aldera jotzea Jacatik irtenda edo Villanua herritik Collaradarara igo eta jeistea 2000m desnibela metatuz.

Bidean ginela Collarada lainoz garbi ikusi genuenez bigarren aukera hartzea erabaki genuen. Indarrez eta ilusioz gainezka goizeko 10:00ak aldera ekin genion igoerari. Villanuatik gora 9 km luze da bidea eta hasieran basoan zehar dijoa bidea, La Trapa deitzen den aterpe edo ingururarte. Hortik gora ez dago zuhaitz bakar bat ere tontorreraino.

Villanuan irteteko prest.

Hasierako baso zaitan ederra da benetan.



La Trapan 

La Trapa gainenan kateak daude orma erraz bat igarotzen laguntzeko. 

Gora eta gora...

Tontorra bertan da


Azken zatian eskuak erabili behar dira baina oso erraza da



Mandarina beharrean norbaitek harri bat sartu dit motxilan!!!! 


 
Aitor lehengusuarekin tontorrean


Beherantz

Jeitsi igo baino azkoz bizkorrago egiten da harri soltea dago eta.


Azken zatia ederra benetan


Goizeko lanak eginda, zerbait jan eta Somport era igo ginen roller eskiekin frantziako aldetik igoeratxo bat egiteko asmoz. Lainotua zegoen ingurua eta haizea zebilen hotz sentsazioa handituz baina ariketa egiten gorputza berotzeko asmoarekin jeitsi ginen Canfrancetik datorren tunelaren irteerara. Bertatik hasi eta Somport gainerarte ekin genion.


Carolo eta biok

Anderrekin gainean

Larunbatean eguraldi hobea zetorrela eta Ossuko Midiri bira ematea zen asmoa. Portaletera hurbildu eta frantziarantz kilometro inguru jeitsi ginen Aneuko aparkalekutik hasteko asmoz. Handik Pombie aterpera igo ginen Midiko bide normala hasten den lepotik behera Bious-Artigues aldera. Hemendik gora eta gora L'ou lepora eta berriz ere hasierarara. Itzuli bikaina Midik eskeintzen diguna.










Zerbait jan eta belardi batean atsedena hartu ondoren Panticosa herritik baiñuetara doan errepidean zehar roller eskiekin aritu ginen larunbatari amaiera emateko.

Igandean eguraldi iragarpenak esan bezala aldaketa etorri zen euria ekarriz. Goizean goiz esnatu eta Jacan zehar korrikalditxo lasai bat egin genuen.




Gosariarekin indarberritu eta euriari aurrea hartu nahian Oroelera igoera egitea zen plana. Izotz jauregitik irten ginen baina paradoretik gorantz euria hasi eta ahalik eta bizkorren igo eta jeitsi ginen. Paradorean elkartu eta Jacara itzultzeko. Guztira 20km eta 1000m tako igoera metatua egitea lortu genuen. 














sábado, 21 de abril de 2012

MENDAROKO MENDI LASTERKETA


Mendaroko lagunek antolatutako mendi lasterketa izan zan Apirilak 15ian. Aste santuko oporren azken asteburuko igandia zan. Oporraldixan eskiatzen ibili naiz Candanchu eta Astun inguruan, lagunekin eta bakarrik, eski denboraldiari amaiera emateko asmotan. Honek mendixan korrika entrenatzeko denbora pixkat kendu dian harren ibili naiz, beste urtietan baino askoz gehixao eta igarri egiten da hori.

Mendaroko mendi lasteketa 24km luze da eta bi igoera gogorrek eta beste hainbeste jeitsiera dauzka. Elgoibartik oso gertu dao eta nahiko ondo ezagutzen doten ingurua da. Asken astietan egin daban eguraldixakin  argi zauan kriston basia eukiko gendula eta hala izen zan.





Lasterketa hasi aurretik euritan ari zan harren, irteera marran jartzeko ditziakin batera kriston zaparradia hasi zan. Busti bustita eman ziogun hasiera eta bukatu arte ez zaban atertu. Hasierako aldapan pelotoia luzatzen hasi zan eta Manuel Merillas leondarra izen zan lehen erritmo aldaketia egin zabana. Danok atzetik jarri ginan eta Etun mendira iristerako lauko taldetxo bat osatu gendun aurrian, lasterketa jokatuko genduan Imanol Goñi, Manuel Merillas, Aritz Egea eta nik. Handik Urnobitzara jun ginan eta Imanol ura edaten gelditu zan baina eta segundu batzuk galdu arren oso oso errez jarri zan berriz ere lehen postuan. Merillas atzera gelditu zan eta Aritz eta bixok batera iritsi ginan Madarixara. Handik dana beheraka zan Lizarrola alderaino eta ni 2. postuan jarri nitzan Aritzen aurretik 30 segundokin baina Imanolen atzetik minutu batera.




Lizarrolan ura edan eta berriz ere goraka Larraskanda basarrira. Igoera hori nahiko gogorra itxen da eta ez nitxuan hankan bestietan bezela. Gorutz normalian baino motelao nixen eta Aritzek eta Merillasek harrapatu eta aurreratu egin ninduten. Larraskandako antena azpikaldeko anoa postura 4. iritsi nitzan.

Imanol Larraskandara bidian letxugia baino freskuago!


2. postuan baina Aritzek  (kamiseta urdina) eta Merillasek (gorriz) aurreratu egingo ninduten.

Imanol Larraskanda inguruan

Aritz Egea

Ni Larraskandara iristen nahiko tostauta dauaneko.

Igon Manzisidor atzetik

Larraskandatik beherakako bidia hartzen da Gaintzipitxa mendixan azpikaldetik Lizarpe ingurura. Han azken anoa postua dao. Kokakola pixkat eran eta behraka topera nijuan aurreko Aritz eta Manuel bistan nitxuala.




Beherakako bidian tranpatxo bat dao Garallutzeko tontorretik pasatzen da eta. Igoeria oso labaina zauan baina azken indarrak bertan laga eta beheraka topera hasi nitzan. Aritz ikusi naban harri artian zailtasunekin. Behrako bidian harrapau eta podiumeko postua lortzia zan handik behera helburua. Azken basarrira iritsi nitzan kriston basa artian eta porlanezko bidian sartu ginan. Handik behera topera. Aritz kontrolauta nakan atzetik baina ez naban Merillas ikusten.

 Azkenian 3. postuan iritsi nitzan helmugara Imanol Goñi eta Manuel Merillasen atzetik. Oso pozik iazko denboria 10 minutu hobetu nabalako baina kriston iskiotibial eta gemeloko minekin. Bueno, gitxienez pena merezi izan zaban podiumera igotziak eta mendaroko lagunek antolatutako lasterketan parte hartziak. Animo mutilak, kriston karrera politxa antolatzen dezue eta.

Hemendik eskerrak eman animatzera etorri zinaten danori, eguna pixkat errezaua izaten lagundu zenduen eta.


Helmugara bidian Mendaroko kalietan iada.









Ni, Merillas, Aritz Egea eta Imanol Goñi helmugan.

Zorionak Maite. Zure herrixan txapeldun!!!!

Hemen sailkapena:


Argazki gehiago:


















domingo, 4 de marzo de 2012

ZUZENIAN Km BERTIKALA




Aspaldian arazoekin ibili naiz ordenadorearekin, baina azkenean, euskaltelen iragarkiak esaten daban bezela; on-line nago!!!


Oraindik eski denboraldia bukatu gabe dauan honetan, euskal zirkuitoko lehenengo kilometro bertikala izan da Azpeitian. Zuzenien KB, Azpeitiko Ezkerretegi basarrian hasi eta Xoxoteko San Inazioren estatuan bertan bukatzen da. 2,8 km luze (bueno ez oso luze egixa esan) eta 805m desnibel positiboa dakan lasterketa da.http://lagunonakmb.org/IgoeraBertikalaPerfila.asp

Eguraldi iragarpenak esan bezela, gaur euria ein deu eta horrek asko zaildu deu ibilbidia. Berez oso ibilbide gogorra dakan lasterketa da baina gaurkuan lur zorua oso oso irristakor egon da. Nahigabe labaintzen zan eta horrek indar asko alperrik galtzera eramaten deu bat.

Partehartzeiliak nibel haundikuak. Nere faboritua a priori Luis Alberto Hernando zan. Pasa dan urtian Europako txapeldun izen zan mendi lasterketa eta Km bertikalen konbinatuan. Ionut Zinka aurrerengo postuetan ibiltzen da beti. Oier Ariznabarreta lesio batetik erten berri dao eta atsedena hartzia hobetsi deu gaurkuan (ondo einda Oier). Goi mailako partehartzailiak egon dia baina Aitor Osa, Josu Agirre, Imanol Etxeberria, Didier Zago, ... jende on asko ere faltau izen da.

LAFUMAk patrozinatuta korritzen doten lehen lasterketa izen da eta ondo itxeko gogo askokin erten naiz. Lurran egoeria ikusitxa nere denbora ez zala ona izengo sinestuta erten naiz. Baina ahala ere dana ematera erten naiz. Lehen partzialian aurreko urtietako denboren atzetik nenbilela ikusi dot eta baina hankak indarrez igartzen nitxuan. Seinale ona. Ibilbide erditik gora basotik erten eta bidia zuzenien igotzen da zelaixan gora. Puntu honetan gauzak oso zail jarri dira lurra ikarragarri labain zaualako. Aurretik Mikel Benza naparra nakan eta bere alturerara iritsi naiz. Harnasa hartzeko momentua harkaitzetara iritsi arte. Hortik gora topera. Helmugan 30' 49'' ko denbora. Lasterketa honetako nere errekord pertsonala eta lurra zelan zauan ikusitxa oso denbora ona dala esango neuke. Aurretik Ionuti Zincan ein deu 29' 19''ko denboriakin eta podiuma Luis Alberto Hernandok osatu deu 31' 01''.

Bukatzeko, denboraldiko lehelengo lasterketia izeteko oso oso gustora. Sentsazio arraruak euki ditxut labainkadek nakan guzti guztia ateratzen utzi ez diatelako baina oso gustora. Datorren asteburuan Regil Trabesian parte hartuko dot Mikel Navarrokin batera. Gorputzaldi onian guaz bixok eta ia zermoduz moldatzen geran.

Gaur argazki batzuk:



Irteera, tensio aurpegia igertzen da.

Lehen metroak egiten.

Sailkapena




Lafuma Team Iberia.

 Luis Alberto Hernando Europako txapelduna eta bixok.